Loinaz Kafeak gara, 80ko hamarkadatik kafea txigortzen eta banatzen duen enpresa txiki familiarra.
Gure espezialitatea goreneko kolonbiar kafe naturala da, arabika barietatekoa. Kolonbiako lursail hoberenetatik aukeratutako kalitate handiko kafea. .
Bezeroekin harreman zuzena mantentzea dugu gustoko, bakoitzari bere beharretara hobekien egokitzen den kafea eskainiz.
Berezko txigortegia dugu, non, urte guzti hauetako esperientziari esker, txigorketa tradizionalaren bidez, gure bezeroei egunero kafe berria eskaintzen diegun. Hau honela izanik, etxera zapore paregabea duen kalitatezko kafea eraman dezakete gure bezeroek. .
Guzti honegatik eta ahalik eta etxe gehienetara iristeko asmoz, txoko polit hau irekitzen dugu.